Lege oharra

Lege-informazioa

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak (Ibaizabal ikastolak), www.errotaostatua.eus domeinuaren bidez, Errota ostatu eta aterpetxearen inguruko informazio orokorra eskaintzen du, testuzkoa nahiz grafikoa.

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak aurreikusten dituen betebeharrei jarraiki, www.errotaostatua.eus domeinua F48980320 IFK zenbakia duen eta helbidea Durangoko Intxaurrondo kaleko 54. zenbakian duen Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen jabetzakoa dela jakinarazten dugu. Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago, 1467. folioan, 99.0.040 inskripzio-zenbakiarekin.

Domeinu honetan jasotako informazioa Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak berak aldatu eta eguneratu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa eta eguneratzeak eduki zein diseinu eta aurkezpenari dagozkionak izan daitezke.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen Interneteko orrietako edukia eta informazioa beren lanbiderako behar bezala kualifikatuta dauden profesionalek landutakoak dira. Hala ere, aipatu edukiak eta informazioak ez dira lotesleak, eta ez dute inolako lege-bermerik edo -izaerarik; izan ere, informatzeko eta kooperatiba-elkartearen jarduera hedatzeko soilik eskaintzen den zerbitzua da honakoa.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak ez du bere gain hartzen hirugarrenek informazio horren inguruan egin dezaketen erabileraren ardura. Halaber, beste domeinuetako esteka edo dokumentu bidez eskuragarri dauden edukien erantzule ere ez da egiten.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea da www.errotaostatua.eus domeinuan jasotako diseinu eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra, bestelakorik adierazi ezean. Www.errotaostatua.eus domeinuan jasotako edozein motatako marka edo ikur bereizgarri ere indarrean dagoen legeak babesten ditu. Baimenik gabe kopiatu, banatu, merkaturatu edo aldatzea, jabetza intelektualaren eskubideak urratzea da.

Datu Pertsonalak Babesteko Legeak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu eman diezazkigukezun datuak Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen jabetza eta ardurapekoak diren fitxategietan sartuko ditugula. Igorritako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra erabiltzailea da, eta kooperatiba-elkarteak ez du bere gain hartzen egiazkotasun edo zuzentasun ezak eragin dezakeena. Zurekiko harremanaren kudeaketa eta administrazioa erraztea da fitxategiaren helburua, eskainitako zerbitzuak zabaltzeko eta hobetzeko asmo bakarrarekin.

Pribatutasun-politika

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11. artikuluarekin bat, DURANGALDEKO IBAIZABAL KOOPERATIBA ELKARTEAk honako informazio hau ematen du kontsultak egin edo informazioa eskatzen duten pertsonen datu pertsonalen tratamenduaren inguruan.

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak, kasuaren arabera, inprimaki, mezu eta bestelako dokumentuetan agertzen den lehen informazio-geruzako testuaren arabera, honetarako erabiltzen ditugu:

  • Jasotako kontsulta eta informazio-eskaera kudeatu eta erantzuteko.
  • Gure kontratu edo aurre-kontratu harremanaren kudeaketa kontable, fiskal eta administratiborako.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko behar adina denboran gordeko dira eta baita datu horien helburu eta tratamendutik erator litezkeen balizko ardurak zehazteko ere.

Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?

Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria kontsulta egin edo informazioa eskatzen duen interesdunak helburu jakin baterako edo hainbatetarako eman duen onarpenean dago.

Zure datu pertsonalak ematea beharrezkoa da kontsulta edo eskaera erantzuteko.

Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak asetzea, hornitzaileetan edo balizko hornitzaileetan zerbitzuak ematen dituzten kontaktuko pertsonen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez.

Zein hartzaileri komunikatzen zaizkio zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharrik ezean.

Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

Zure datu pertsonalei dagokienez, eskubidea duzu konfirmatzeko DURANGALDEKO IBAIZABAL KOOPERATIBA ELKARTEA zure datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez, baita zehatzak ez diren datuak zuzentzeko eskatzeko ere. Horretaz gain, datu horiek ezabatzeko eska dezakezu, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez badira.

Gainera, egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatu ahal izango duzu. Kasu horietan, DURANGALDEKO IBAIZABAL KOOPERATIBA ELKARTEAk erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsarako soilik gordeko ditu. Era berean, egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.

Zure datuen tratamendua baimendua den eta onarpenean edo kontratu baten exekuzioan oinarritua dagoen kasuetan ere, eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak modu antolatuan, ohiko erabilera eta irakurketa mekanikodun formatuan jasotzeko, baita horiek beste arduradun bati transmititzeko eskatzeko ere.

Aipaturiko edozein eskubide erabiltzeko, idatzi bat bidal dezakezu DURANGALDEKO IBAIZABAL KOOPERATIBA ELKARTEAri zuzendua aurrez aipaturiko posta-helbidera edo mezu elektroniko bat zuzendaria@ibaizabalikastola.eus helbide elektronikora. Edozein kasutan, zure NANaren kopia bat atxiki beharko duzu zure nortasuna egiaztatzeko.

Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara ados geratu. Horretarako idatzi bat bidali behar duzu posta-helbide honetara: Jorge Juan Kalea 6, 28001 – Madril; edo bere egoitza elektronikoaren bidez ere egin dezakezu (www.agpd.es).

Datuen babesa (Pribatutasun-baldintzak)

Www.errotaostatua.eus domeinurako sarbidea era anonimoan egiten du erabiltzaileak. Bakarrik zerbitzu batzuetara iristeko eman behar dituzte erabiltzaileek datu pertsonalak, kudeaketa edo izapidetze berezia eska dezaketenetara heltzeko.

DATU PERTSONALEN BABESARI ETA TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA: Datuen babesari buruz indarrean den araudiaren arabera, jakinarazten dizugu webgunean erregistratuta –nahiz bestela– eman diezazkigukezun izaera pertsonaleko datu guztiek Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea arduradun den fitxategi misto bat osatuko dutela, eta bertara zuzen zaitezkeela beroriek ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko, errefusatzeko / aurka egiteko, tratamendua kentzeko eta transferitzeko duzun eskubidea egikaritzeko. Aipatu fitxategiaren helburua erabiltzaileekiko harremanak eragingarritasunez kudeatzea baino ez da, emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuta.

Berriki aipatu eskubideak egikaritzeko, Legean aurreikusita dagoen bezala, fitxategiaren ardura duen organora zuzen zaitezke idatziz (behar bezala izenpetuta eta izen-abizenak, helbidea, eta NANaren edo identifikaziorako dokumentu baten fotokopiarekin batera); hain justu helbide honetara:

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea
Intxaurrondo kalea 54. 48200 Durango.

Bizkaia

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatuko ditu. Hala ere, indarrean jartzen diren segurtasun-neurri guztiak ahalik eta onenak izan arren, Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea ez da bere sistemak babestea lortzen ez duen eraso edo atzitze baten aurrean egon daitekeen edozein intzidentziaren erantzule izango.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak ez ditu salduko, ez alokatuko edo hirugarren pertsonen esku utziko webguneko bisitariek emandako datu pertsonalak (ez eta bestelako bideetatik pertsonen aldetik jasotakoak ere, bide batez –ez bada, noski, horretarako baimena duela–). Eskatutako datuak eman edo utziko dira aurrez interesdunak oniritzia ematen badu bakarrik, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoaren arabera betiere.

Informazio hau ez da marketing zuzena egiteko erabiliko, aurrez jakinarazi eta hartarako interesdunaren berariazko baimena lortu gabe.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak datu hauek erabili ahal izango ditu argitalpenak, harpidetzak edo beste era bateko gutunak eta mezu elektronikoak bidaltzeko euskarari, hezkuntzari eta, oro har, kooperatiba-elkartearen jardueraren ikuspegitik interesgarritzat jo litezkeen bestelako informazioei buruz.

 

 

Erabilera-baldintzak

Ondoren zehazten diren baldintzek arautzen dute Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen webgunearen erabilera:

Webgune honen bitartez, Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak eta hirugarrengoek Erabiltzaileen esku jartzen dituzten hainbat zerbitzu eta edukitara sartzeko eta erabiltzeko modua errazten da.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak ahalmena du, edozein unetan eta aurrez abisatu gabe, webgunearen aurkezpena, konfigurazioa eta edukiak aldatzeko, eta, halaber, eskainitako zerbitzuak eta haiek erabiltzeko baldintzak aldatzekoa ere.

Webgunera sartzeak eta erabiltzeak esan nahi du Erabilera-baldintza hauek espresuki eta batere eragozpenik gabe onartzen direla, kasu guztietan. Horrela ez bada, erabiltzaileak uko egingo dio bertan sartzeari eta erabiltzeari.

Ondorioz, webgune honetan sartzeak, momentuan agertzen diren Erabilera-baldintzak ezagutu, ulertu eta onartu egiten dituzula suposatzen du. Baldintzek aldaketak izan ditzakete momentuan dagoen legezko arautegiaren arabera. Hau dela eta, webgunera sartzen zaren bakoitzean hauek kontsultatzea eta gure Pribatutasun-politika bisitatzea gomendatzen dizugu.

Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak:

Webgunea eta bertako zerbitzuak, oro har, sarrera librekoak dira eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea edo erabiltzailea erregistratzea. Hala ere, segurtasun- eta pribatutasun-arrazoiengatik, hainbat zerbitzu eta gunetara sartzeko, ezinbestekoa izan liteke –orain edo aurrerago– identifikazioa, eta, horretarako, aurrez erregistratu beharra dago. Ildo beretik, hainbat arlo eta zerbitzu baliatzeko, baliteke baldintza bereziak behar izatea, eta zerbitzu jakin horien xehetasunei erreparatu beharko zaie horretarako.

Webgunea eta zerbitzuak zuzen erabiltzea:

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta haren bidez baliatu daitezkeen zerbitzuak legez kontrakotzat edo ez zilegitzat jo daitekeen jarduerarik egin gabe erabiltzeko, eta, berdin, baita Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen edo hirugarrengoen eskubideak urratu gabe erabiltzeko ere. Era berean, Erabilera-baldintza hauen edo indarreko legeriaren edo onarturiko erabileren aurka ezingo du jo. Batez ere, informazio gisa, erabiltzaileak uko egiten dio honako jarduera hauek egiteari:

  • Ostatu-aterpetxearen edo hirugarrengoen agiri elektronikoak edo datuak suntsitu, eraldatu, baliogabetu edo era batera zein bestera hondatzea.
  • Beste erabiltzaile batzuen sarrera webgunera edo haren zerbitzuetara oztopatzea, eskura izandako bitarteko informatikoak masiboki erabiltzeagatik, bai eta sistema horietan arazoak edo akatsak sor ditzaketen jarduerak egitea.
  • Posta arruntaren nahiz elektronikoaren bidez mezuak edo SMSak oso kopuru handian bidaltzea edo merkataritza- edo publizitate-asmoz bidaltzea hartzailearen oniritzirik izan gabe.
  • Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak aldatzen edo kopiatzen, irakurtzen edo ezabatzen, edo bidean atzematen saiatzea.
  • Sistema ostatu-aterpetxearen sistema informatikoko gune mugatuetara sartzen ahalegintzeko erabiltzea, edo hirugarrengoenetara, informazioa lortzeko.
  • Erabiltzaile baten abantailak handitzen saiatzea sisteman.
  • Edozein bitarteko erabiliz zeinahi eraldaketa sor dezaketen programak sartzea ikastolaren edo hirugarrengoen sistema informatikoetan.
  • Beste erabiltzaile bat edo ostatu-aterpetxea bera edo hirugarrengoak iruzurrez ordeztea.
  • Webgunearen bitartez legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako ekintzak sustatzea edo bultzatzea.
  • Webgunearen bitartez arraza, sexu, ideologia, erlijioa edo sinesmenak direla eta, ideia edo jarduketa diskriminatzaileak sustatu edo bultzatzea.
  • Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako diren zerbitzuak edo produktuak sartzea onartzea, eskura jartzea edo sistemara biltzea.
  • Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen edo hirugarrengoen industria edo jabetza intelektualari dagozkion eskubideak urratzea.
  • Hirugarrengoen informaziorako konfidentzialtasun-eskubidea urratzea.
  • Konstituzioan, Nazioarteko Tratatuetan eta gainerako legerian onartutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzea.

Edukien industria eta jabetza intelektuala:

  • Lizentzia askekoa ez den software guztiaren eta webguneko eduki guztien jabe Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea da edo/eta ustiapena ikastolari utzia dioten zerbitzu-hornitzaileak.
  • Webgunean agertzen diren ikastolaren markak, errotuluak eta logotipoak bereak dira edo haiek erabiltzeko baimena emana du.
  • Webgunean eskura dauden softwarea eta edukiak erabiltzaileen eskura jartzeak ez du esan nahi titulartasuna edo ustiapena erabiltzaileari utzi zaionik, eta hark aldi berean konpromisoa hartzen du haiek legea, morala eta ordena publikoa aintzat hartuz erabiltzeko.
  • Erabat debekatua dago webguneko edukiak zeinahi erara erabiltzea, hots, erreprodukzioa, kopia, salmenta, banaketa, hedapena, argitarapena, erakustea, komunikazio publikoa eta edukien eraldaketa, horretarako Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen baimena edo jabetza intelektual edo industriala izan gabe.
  • Erabiltzaileak hitza ematen du webgunean sartuta dauden identifikazio-datuak ez dituela kenduko edo manipulatuko eta "copyrighta" ere ez.

Hipertestuaren lotura edo esteka-politika:

Webguneak izan ditzake loturak beste atari edo webgune batzuekin. Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak ez du inolako kontrolik egingo atari edo webgune horien gain, eta ez da haien edukien arduradun ere. Webguneak bere baitan hartzen dituen loturak edo estekak informazio gisa bakarrik eskaintzen ditu. Beraz, ikastolak ez du erantzukizunik haien gainean eta lotutako edukiez ez du bermerik eskaintzen, haien eskuragarritasunaz edo egokitasunaz.

Bermerik eta erantzukizunik ez:

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak ez ditu bere gain hartuko webgunearen funtzionamendu txarragatik sor daitezkeen kalteen, hutsegiteen edo datu-arteko desadostasunen ondorioak, ez eta webgunea edo bere zerbitzuak eskura ez egoteagatik sor litezkeen kalte zuzen edo zeharkakoak ere.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea arduratuko da:

  • Webgunearen eta zerbitzuen pribatutasuna eta ziurtasuna ahal bezainbeste zaintzeaz.
  • Eskura dauden edukien egiazkotasunaz.
  • Sistema informatikoan eta agiri elektroniko eta fitxategietan birus edo bestelako zera kaltegarririk egon ez dadin.
  • Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak ez ditu bere gain hartuko interferentzia, ez-egite, eten, birus informatiko, telefono-matxura edo sistema elektronikoan gerta daitezkeen deskonexioetatik etor daitekeen kalte edo galerarik, ez eta webgunea eta edukiak erabiltzaileek desegoki erabiltzetik etor daitekeenik ere.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak ez du bere gain hartzen webgunearen bitartez hirugarren enpresek erabiltzaileei eskain diezazkieketen produktu edo zerbitzuen egokitasuna bermatzea.

Era berean, ikastolak ez du bere gain hartzen hirugarrengo horiek indarreko arautegia betetzen duten edo ez kontrolatzeko lana, ez eta kanpoko iturri horiek egindako akats edo hutsetatik webgunean emandako informaziotik erabiltzailearentzat sor litekeen kalte edo galeraren ondoriorik.

Informazioa trukatzea edo zabaltzea:

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak uko egiten dio webgunearen bidez erabiltzaileek elkarri truka diezaioketen informaziotik etor litekeen erantzukizunari. Webgunearen bitartez zabal litezkeen adierazpideen erantzukizuna egiten duenari dagokio, eta ez Ibaizabali.

Argitalpen ofizialak:

Interneten bidez eskainitako administrazio-informazioak ez ditu ordezten lege, arau, xedapen ofizial eta aldizkari ofizialetan formalki argitaratu beharrekoak diren administrazio-egintzak.

Webgune honetan eskura dagoen informazioa gida gisa baino ez da ulertu behar, eta legezko baliorik ez du. Desadostasunik balego ofizial jotako informazioaren eta webgunean agertutakoaren artean, ofiziala da legez balio duen bakarra.

Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa:

Erabilera-baldintza hauek objektu duten jardueraren aplikazio-esparruan indarrean den estatuko arautegi eta autonomikoan ezarritakoaren arabera interpretatuko dira. Erabilera-baldintza hauen gaineko interpretazioan, edukietan edo egikaritzean erabiltzailearen eta Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen artean desadostasunen bat edo ez-betetzeren bat gertatzen bada, ikastolak bezala erabiltzaileak onartzen dute kasu bakoitzean dagokion Epaitegi edo Auzitegitara jotzea. Erabiltzaileak honako lege-oharretan jasotzen diren Erabilera-baldintzak onartzen dituenez, beren beregi uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legearen aplikazioagatik legokiokeen edozein forori.

 

 

Cookie politika

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu-artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune edo aplikazio batera sartzen zarenean (Erabiltzaileak erabilitako nabigatzaileak gordetzen ditu, eta nabigazio-datuen berri ematen dute).

Ez dira birus gaiztoak, Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko funtzioa betetzen duten tresnak baizik. Hain zuzen ere, informazioaren gizartearen zerbitzu ezberdinak eskaintzeko eta Erabiltzaileari zerbitzu pertsonalizatuagoa eskaini ahal izateko ezinbesteko tresnak dira. Besteak beste, erabiltzaile baten ekipoari edo nabigazio-ohiturei buruzko informazioa gordetzea eta eskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Eskuratzen den informazioaren arabera erabiltzailearen lehentasunak ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke. Hala, webgunean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, eskatutako webgunearen URL helbidea zerrendatzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste. Esan bezala, informazio hori saioa identifikatzeko soilik jasotzen da, webgunearen azterketa errazteko.

Cookie motak:

Domeinua kudeatzen duen entitatearen arabera, bi cookie mota desberdindu daitezke: berezko cookieak eta hirugarrenen cookieak.

Bigarren sailkapen bat ere erabiltzen da cookiek erabiltzailearen nabigatzailean gordeta irauten duten denboraren arabera, saio cookieak edo cookie iraunkorrak.

Azkenik, beste sailkapen bat ematen da, cookien bitartez jasotako datuen erabileraren helburuaren arabera: cookie teknikoak (aukera ematen dute gure webgunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko), pertsonalizatze cookieak, analisi cookieak (aukera ematen digute webgunearen erabiltzaile-kopurua kuantifikatzeko eta webgunearen erabilerari buruzko estatistikak neurtu eta aztertzeko), publizitate cookieak eta jokabidearen araberako publizitate cookieak.

Webgunean erabilitako cookieak:

Hurrengo lerroetan webgune honek erabiltzen dituen cookieak, cookie motak eta funtzioak aipatzen dira:

Webguneak GoogleAnalytics erabiltzen du; Google-ek garatutako analisi-zerbitzua da eta webgunearen nabigazioaren analisia eta estatistika/neurketa ahalbidetzen du. Zure nabigatzailean zerbitzu honi dagozkion honako cookieak ikus ditzakezu: arestian aipatutako sailkapenaren arabera berezko, saio cookieak eta analisi cookieak dira.

Web analitikaren bitartez, webgunean sartzen den erabiltzaile-kopurua, ikusitako orrialde-kopurua, bisiten maiztasuna eta errepikapena, konexio-ordua, iraupena, erabilitako nabigatzailea, zerbitzua ematen duen hornitzailea, hizkuntza, erabilitako terminala eta  IP helbidea zein herrialdetakoa den ikus daiteke, erabiltzailearen inguru informatikoaren sistema eragileari buruzko bestelako parametro batzuen artean. Webgune honek zerbitzu hobea eta egokiagoa eskaintzea ahalbidetzen duen informazioa da.  

Erabiltzaileari jakinarazten zaio Google-k beste batzuei igor diezaiekeela informazio hori legeak hala eskatzen duenean edo beste horiek Google-ren kontura prozesatzen dutenean informazioa. Google-k ez du erabiltzailearen IP helbidea berak duen beste ezein daturekin lotzen, eta modu guztiz anonimoan egingo dute hori beraz, egitekotan.

Cookieak ezeztatzeko, honako helbide hauetara jo daiteke:

    https://twitter.com/privacy

    http://www.google.com/intl/ca/policies/privacy/

    http://www.google.com/intl/en/privacypolicy.html

Inolaz ere ez dugu eskuratuko erabiltzaileen datu pertsonalik, eta bermatuta dago webgunean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.

Sare sozial ezberdinetarako estekak ere egon daitezke: Facebook, Twitter, Google+, Linkedin, etab. Erregistro soziala erabilita, sare sozialari cookie iraunkorra gordetzea baimentzen diozu. Cookie honek zerbitzuan zure identifikazioa gogoratzen du, askoz azkarragoa izateko sarbidea hurrengo bisitetan.

Nola aldatu cookien konfigurazioa:

Nabigatzaile gehienek cookieak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan edo ordenagailuan instalatuta dauden cookieak baimentzeko, ezagutzeko, blokeatzeko, ezabatzeko edo desaktibatzeko, ordenagailuan instalatuta duzun nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bitartez egin dezakezu. Cookie horiek webgune honek eragindakoak izan litezke edo bestelako jatorria izan dezakete.

Erabiltzen duzun nabigatzailearen arabera, hemen topa dezakezu nola egin:

Microsoft Internet Explorer: Tresnak aukeran → Interneteko aukerak → Pribatutasuna → Konfigurazioa.

Chrome: Konfigurazioa → Aukera aurreratuak → Pribatutasuna → Edukiaren konfigurazioa.

  • Nola konfiguratu cookieak Firefox nabigatzailean.

Firefox: Tresnak aukeran → Aukerak → Pribatutasuna → Cookieak.

  • Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.

Safari: Lehentasunak → Segurtasuna

Gainera, cookie-i buruz eta haiek ezgaitzeko moduari buruz informazio gehiago nahi baduzu, zure nabigazio-sistemaren arabera, honako esteka hauek kontsulta ditzakezu:

www.aboutcookies.org

http://www.aboutcookies.org/Default.aspx?page=1

Erabiltzaileak bere nabigazio-sistemako aukera gaitu dezake cookieak instalatzea debekatzeko, eta halakoetan, ez da Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen erantzukizuna izango cookieak ezgaitzeak webgune honek eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk behar bezala ez jardutea eragiten badu.

Erabiltzaileak ezer egin ezean, eta Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak cookien erabilerari buruzko informazio hau behin emanda, Erabiltzaileak berak ezgaitzen ez baditu, Google-k datuak tratatzeko baimena ematen duela ulertzen da, ohar honetan jaso den moduan eta bertan jasotzen diren helburuetarako.

© Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea